Zer da emakumea? Zer gizona?
Bideo berri bat sortzeko ideia berri bat asmatu
1, 2, 3, 4 eta 5 asteazkenerako eginak (lehenago baduzue hobe)
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Helburuak:
  • Generoa, sexua, rolak, estereotipoak eta aurreritziak zer diren jakitea
  • Esparru Pribatua eta esparru publikoa ezberdintzea: Zeintzuk dira esparru publikoan ematen diren lanak? Zeintzuk pribatuan? Lan horien izenak zerrendatu (20 bakoitzeko gutxienez
  • Edertasunaren irudia: gaur eguneko edertasunaren irudia zein den: berdina da neska eta mutilarentzat?, sexismoa hizkuntzan
  • Gure etxeko pertsonen lanak zeintzuk diren den, sexua, rolak, generoa, estereotipoak, eta lana (esparru publikoan eta pribatuan) kontuan hartuz
  • Aurreko gaiekin loturik gertatzen diren indarkeria ezberdinak, batez ere fisikoak ez direnak
  • XXI. mendeko emakume eta gizona asmatu bideoa erabiliz eta sarean partekatu


Bideo berria sortzeko:
  1. Emakumea eta gizona zer diren eta zer ez direnari buruz jakin beharreko terminoak irakurri

  2. Aukeratu ezazu gai bat. Horretarako bideo “zaharrak” erabiliko dituzu:

      • Bideo Bilduma karpetan bideo estekak
      • Wikian dauden orrialdeak/ gaiak- bideoak
      • BB_bideoak karpetakoak (BeldurBarik lehiaketan beste urte batzuetan egindakoak)
      • edo beste berri batzuk topatu (kasu honetan bideo berri horiek aurkeztu irakasleari)
  3. Irakurri proposamen sorta eta berrikusi Beldur barik programaren aurkezpena zuen ideia zehazteko

  4. Ideien ekaitza: zenbat eta gehiago izan, gehiago duzue aukeratzeko, asmatzeko, moldatzeko (ideien ekaitza -zirriborroa- irakasleari erakutsi, behar bada lagundu ahal dizuet)

  5. Berrikusi BeldurBarik Spot-a eta irakurri BeldurBarikLehiaketa_laburtua zuen ideia “Beldurbarik” jarrerarekin bat eginez, eta irakasleari aurkeztu: Bideo ederrak sortuko dituzue (Aukeratu ondo zer sartuko duzuen, merezi duen ala ez: zenbat eta laburragoa hobe!!!)

      • zer egingo duzuen,
      • zer kontatuko duzen,
      • nola kontatuko duzuen, eta
      • taldekide bakoitzak egingo duena zehaztuz
  6. Bideo ederrak sortuko dituzue (Aukeratu ondo zer sartuko duzuen, merezi duen ala ez: zenbat eta laburragoa hobe!!!) eta bideoa sarean partekatzeko ikusi hau


    Ikusi osorik edo jeitsi




Emakumea eta gizona zer diren eta zer ez direnari buruz jakin beharreko terminoak:
(BeldurBarik programatik: Terminoen Glorarioa)
Ikusi edo jeitsi driven



Gora

Proposamen sorta
Genero rolen azterketa
drive


Gora

BELDUR BARIK LEHIAKETAREN HELBURUAK

puntulila.pngParte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak raikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da

Proposamenek ezaugarri hauek eduki behar dituzte:

  • Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal edo kolektiboa.
  • Neskak ahalduntzeko eta beraien autodefentsarako gogoetak eta eztabaidak sortzen dituzten mezuak.
  • Mutilek, banaka nahiz taldean, ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoeren aurrean jarrera aktibo eta konprometitua dutela erakusten duten mezuak.
  • Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditu behar dira. Hau da, ez da bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik datorren indarkeria fisikoaz bakarrik hitz egin behar.
  • Desberdintasuna eta kultura matxistak erabiltzen dituen indarkeria mota guztiak sendotzen dituzten faktoreak ikusgarri egitea.
  • Dramari ihes egin behar zaio, eta neskak eta emakumeak ez dira erakutsi behar ezertarako gai ez diren biktima gisa.
  • Originalak izan behar dira, bai tonuan, bai gaian, bai mezua emateko moduan.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da:
  • flashmob
  • kamera aurrean errezitatutako poemak
  • irakurritako gogoeta-testuak
  • argazkiak
  • argazki-muntaiak
  • fotonobelak
  • lipdubak
  • dantza
  • film laburrak
  • animazio proiektuak
  • artelanak bideoan aurkeztea
  • performanceak
  • kaleko esku hartzeak, etab.

AURKEZTEN DIREN PROIEKTUEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK

  • Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak.
  • Beste jaialdi edo lehiaketa batzuetan aurkeztutako proiektuak ezin dira hemen aurkeztu.
  • Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).
  • Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne.
  • Musika erabiliz gero, egile-eskubiderik gabeko musikak erabiltzea gomendatzen dugu (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo zuek sortuak direnak). Egile-eskubideak dauzkan abesti bat erabiliz gero, bideoa igo den plataformak bideoaren aurkako neurriak hartzeko arriskua bere gain hartuko du parte hartzaileak.
  • Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma batera esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).

JASOTZEKO EPEA

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea irailaren 12an hasiko da eta azaroaren 12an amaituko da (biak barne).

SARIAK

  • 1. kategoriako saria: 500 €
  • 1. kategoriako aipamen berezia: 300 €
  • 2. kategoriako saria: 500 €
  • 2. kategoriako aipamen berezia: 300 €
  • Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari*: 300 € + aukeratutako lanaren hedapena jaialdi desberdinetan (oraindik zehazteko dago).
  • Herriaren saria*: 300€

* Lehiaketan partea hartzea EZ DA derrigorrezkoa, baina bai bideoa sarera igotzea.
Parte hartzeko orrialde ofizialean dagoen izen ematea egin behar da (baita tutoreen baimena adintxikikoa bazara)... baina pentsa, bideo jada egina duzuela, zergatik ez parte hartu? Batek dakit nork irabaziko duen... zuk?

Hitz egin irakaslearekin, baina kotuan izan Azaroaren 12an epea bukatzen dela

ARGIBIDE GEHIAGO:

Klik hemen GabrielArestiko Drive Karpetan) edo hemen (orrialde ofiziala)


Gora